lunes, 1 de junio de 2009

bigarren dibizinora!!

Atzo ikusi genuen nor jaitsi egingo da aurten bigarren dibizinora.
Partidu guztiak ordu berean hasi egin ziren eta oso parekoak izan ziren. Gol bat gora gol bat behera...
Osasunak Real madrilen aurka irabazi egin zuen 2 1. Real Madrilek 10 jokalariekin amaitu zuen.
Betisen valladoliden aurka empatatu zuen batera,eta Sportinek 2 1 irabazi zuen.
Bigarren dibizinora: Betis ,numancia eta recreativo jaisten dira.
Pena bat da baina pozten naiz Osasunak ez delako jaitsi.

Bestetik gabe Aupa ATHLETIC !!

jueves, 28 de mayo de 2009

Barcelonaren tripletea !!

F.C BARCELONAK tripletea lortu zuen Manchester United-ren aurka 2-0 irabaziz.
Finaleko golak eto'o eta messi sartu zituzten, aipatu beharrekoa da messiren ikaragarriko gola, mundu guztia lasaitu zuen gola.



Izugarrizko tenporada Barcelonak izan duena.
Besterik gabe, MUNDUKO TALDERIK ONENA DELA DEMOSTRATU DU!

domingo, 17 de mayo de 2009

Athletic-Español

Athletic-ek atzo(domekan) jokatu egin zuen arratsaldeko 17:00 etan Españolen zelaian. Athletic-ek ez zuen sorte oso ona izan eta penalti bat seinalatu zuen haien kontra non gola etorri zen. Zuri gorriak baloia euki zuten baina ez zuten golik sartu. Partidua 1-0 geratu zen Españolaren aldetik.
Hala ere, AUPA ATHLETIC !!!

viernes, 15 de mayo de 2009

Athletic berriz bilbora.


Gaur Maiatzak 15, Athletic-ek berriz bilbora helduko da; arratsaldeko 6ak aldera. Galdu arren athletic-eko jendea oso harro gaude horra heldu garelako. Bagenekien galdu egingo genuela, Bartzelonak munduko talderik onena baitelako. Horrez gain,ILUSIOAREKIN joan ginen finalera. Mestalla San Mames zirudien, ia zelai osoa zuri-gorri baitzegoelako. Partiduko onena Athletic-eko afizioa izan zen, nahiz eta ez irabazi afizioarekin 8-0 gutxienez irabazi genien. Hurrengo batean ea irabazten dugun. ATHLETIC BETI ZUREKIN !!!!!

jueves, 14 de mayo de 2009

Ametsa ametsgaiztoa bihurtu da

Athletic Clubek ezin izan du bere 25. Kopa eskuratu eta FC Bartzelonaren aurka 1-4 galdu du. Golegileak Toquero, Yaya Toure, Messi, Bojan eta Xavi izan dira. Azkenik ahalegin guztiak antzuak izan dira eta kale zein harmailetan nagusitasuna erakutsi arren, zaila zen oso munduko talderik indartsuena mendean hartzea eta halaxe gertatu da. Gizarte oso batek egin duen ahalegina, dena den, saritzeko modukoa izan da eta historiarako beste orrialde bete du gure zalegoak, sarrera eta sarrerarik gabe. Mila esker guztioi, zuek bai zarete nagusiak! Zorionez, ez da gure azken finala izango.

Athletic Clubaren hasiera guztiok ametsetan irudikatu genuena izan zen, ondo ipinita eta hamargarren minuturako aurretik markagailuan, nahiz eta batzuren ustez gola “goizegi” sartu zen. Yestek jaurti zuen kornerra eta Toquerok bigarren zutoinean buruz sareetara errematatu zuen. Zoramena Mestallan, San Mamesen eta munduko toki askotan. Espero zenez, Barçak baloia hanketan are gehiago izan zuen, baina gure jokalarien lan eskergari esker asko kostatzen zitzaion abagune garbiak sortzea. Eto’o bakar bakarrik geratu zen Amorebieta heldu arte eta kamenrundarrak berak urrutitik jaurti zuen Iraizozek geldi zezan.
Aitzitik, egoera berriak gure taldea Pintoren aretik asko, gehiegi, urrundu zuen, presioa ateko saketik lau gizonekin hasten bazen ere. Eta ametsa amesgaiztoa bihurtzen hasi zen Yaya Toureren banako jokaldiarekin, bere areatik aurrera jo eta urrutitik egindako jaurtiketa Amorebietaren oinetan jo eta barrura abiatu zenean. Jokalariak bigarren horia behar zuen, Athleticeko zaleei keinu txarra egiteagatik, baina epaileak ohartu baino ez zion egin. Zelaian, Athletic Club atsedenaldira bizirik heldu zen.

Ezinzekoa izan zen eta arerioa nagusi denean burua altxa, zoriondu eta denboraldia ongi amaitu Superkopan gauzak hobeto joango direlakoan. Kopa bikain batekin amaitu du Athletic Clubek eta gainera UEFA Europa Leagueren lehendabiziko edizioan parte hartzeko sariarekin. Beharbada munduko zelagorik onena eta sutsuena izatea ez zen nahikoa izan oraingo honetan, baina gutxienez zelaian eta zelaitik at nola animatu, nola babestu eta nola galtzen jakiten den agerian geratu zen, berebiziko ikasgaia emanez munduko milioika ikusleen aurrean. Beti Zurekin.


domingo, 19 de abril de 2009

Aurkezpena

kAIXO! Hau Goiuri eta Alazneren bloga da, eta gustatuko zaizuelakoan gaude.
Basaurikoak gara eta Urbi institutuan ikasten ari gara. Blog hau informatikako lan baterako da eta kirolari buruzkoa da. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta askotan sartzea eta komentarioak uztea. Besterik gabe, ondo pasa ta segi sartzen !!

Mxx aioooo!!!